Irudietan: Hika Teatroaren 'Tonbola' lanak Munoa astindu du

Aritz Mutiozabal 2020ko uzt. 6a, 10:40

Aurreko astean hasitako udako kultur eskaintzarekin aurrera egiteko, Hika Teatroko aktoreek Tonbola antzerkia eskaini zuten Munoa plazan atzo iluntzean.

Ikusleak modu ordenatuan, segurtasun distantziak mantenduta jarri ziren elkarren alboan, eta maskarak soinean, asteburuari amaiera borobila eman zioten.