Loge irabazle Egunean Behineko Zarauzko Hitzaren taldean

Zarauzko Hitza 2020ko uzt. 6a, 11:13

Amaitu berri da Egunean Behin jokoaren denboraldia. Zarauzko Hitzaren taldean, azken bost asteetako emaitzak batuta, Loge izan da puntu gehien bildu dituen erabiltzailea; Lakari elikadura dendako produktu sorta eskuratuko du. HITZAko harpidetza ere zozkatu dugu taldeko lehiakide guztien artean, eta, Idurre erabiltzaileak izango du harpidetzaren abantailez gozatzeko beta.

Beren sariak eskuratu ahal izateko, irabazleek posta elektronikoko mezu bat bidali behar dute zarautz@ukt.eus helbidera izen-abizenekin eta telefono zenbakiarekin.

Uda garaian atsedenaldia hartuko dute CodeSyntax taldekoet, baina, iragarri dutenez, uda ostean bueltan izango dira berriro. Dena den, gogorarazi dute uztailaren 8an, asteazkenean, denboraldiko finala jokatuko dutela. Oraingoan irekia izango da, beraz, deia egin diete erabiltzaile guztiei 21:30ean aplikazioa zabaldu eta jokatzera sar daitezen.