ZAST dagoeneko 2020/2021 denboraldiari begira jarri da. Behin-behineko izen emateak ireki dituzte; uztailaren 13ra bitartean eman ahal izango da. Data horren ondoren hasiko da behin-betikoa.
Beste urtetan bezala, izen ematea bi ataletan bereizita dago. Bata ZAST Eskola da, 2009 eta 2012 urteen artean (biak barne) jaiotako gazteei zuzendua dago; eta, bestea, 2008 baino lehenagokoentzat. Bi esteka horietan lor daiteke informazioa gehiago, baita izen ematea egin ere.