Ekoizpen propioko bederatzi saio eskaini ditu aurtengo denboraldian Arraio Irratiak: Ahuntzaren Gauerdiko Eztula, Atalka, Bapateko Unibertsoa, Galde Debalde, Ithaka Ukatuz, Izerditan Blai, Zaratazarautz, Kosta Kasta eta Orokieta Irratia. Askotariko gaiak landu dituzte saio horietan guztietan, eta, orain, uda garaian, atseden hartuko dute. Irailean berriro itzuliko dira uhinetara, FM-ko 99.3ra. Dena den, inork irratian lagundu edo parte hartu nahiko balu, Arraiokideekin harremanetan jartzeko deia luzatu dute.