PORRA: Eusko Label eta KAE2n zer postutan amaituko dute liga zarauztarrek?

Aurten ere arraunzaleen artean porra egingo dugu, eta irabazleak sari dotorea eskuratuko du: bi lagunentzako otordua Gure Txokoa jatetxean+ Enbataren elastikoa. Animatu eta parte hartu!

Zenbatgarren postuan amaituko dituzte Eusko Label eta KAE2 ligak zarauztarrek? Horixe erantzun behar da aurtengo porran. Parte hartzeko azken eguna abuztuaren 9a izango da, eta irabazleak sari bikaina eskuratuko du: bi lagunentzako otordua Gure Txokoa jatetxean+Enbataren elastikoa.

Asmatzaile bat baino gehiago baleude, zozketaz erabakiko litzateke sariduna. Inork asmatuko ez balu, berriz, gehien hurbildu denarentzat izango litzateke saria.

PORRAn parte hartu.

Arraunak atal berezia Zarauzko Hitzan

Iaz bezala, aurten ere atal berezia eman dio Zarauzkohitza.eus atariak arraunari. Enbatak egiten duena gertutik jarraituko du, eta irakurleak bertan aurkituko ditu albisteak ez ezik, baita argazki bildumak, arraunlarien balorazioak, egutegia, arraunlari guztien fitxak etab.

Iaz sekulako denboraldia egin zuen Enbatak, eta atalean ikusgai dago iaz atari honek jasotako guztia ere.

IKUSI arrauneko atala.