Errotaberriko bideak Altuna y Uriak berrurbanizatuko ditu

Amaia Urbieta Arruti 2020ko uzt. 7a, 16:05

Altuna y Uria-Lurkide ABEE enpresari esleitu dizkiote Errotaberri inguruko D, E eta H bideak berrurbanizatzeko lanak. Urtarrilean zabaldu zen lanen lizitazioa, eta 4,8 milioi euroko aurrekontuarekin esleitu dituzte. Obren barruan, Urteta auzora doan bidearen zati bat berrurbanizatuko dute, eremu horretako uholde arrisku arazoei «behin betiko» irtenbidea emateko asmoarekin.