Udalak moila abuztuaren erdialdean irekitzea aurreikusten du

Amaia Urbieta Arruti 2020ko uzt. 8a, 12:30

Gustura dago udala egindako konpontze eta berreraikitze lanekin, eta  azken ukituak baino ez dira falta amaitzeko.

Otsailaren hasierako itsas denboraleak zulatu egin zuen moilaren babes-hormetako bat, eta harrezkero hura konpontzeko lanetan aritu dira. Sei hilabeteko lanen ondoren, Xabier Txurruka alkateak azaldu du "laster, berriro gure portuaz gozatzeko aukera" izango dutela herritarrek. Haren hitzetan, baranda, eskailera berriak eta ontziak lotzeko kate eta sokak jartzea soilik falta da.

Udalak konpontze lanak aprobetxatu ditu moila berritzeko beste lan batzuk egiteko. Tranpolin zaharra ordezteko eta igeltsorotzako eta hargintzako bestelako lanetan ere ari da Harri Construcciones y Mamposteria enpresa. "Azken hasea amaitzeko, barandak eta petrilak osorik margotuko ditugu. Oso pozik gaude enpresak egindako lanarekin, Eteyco ingeniaritza eta arkitektura aholkularitzaren zuzendaritzapean. Emaitza bistan dago. Herritarrek ere adierazi digute pozik daudela berreraikuntzaren emaitzarekin", azaldu du Txurrukak. Amaitzeko, alkateak gaineratu du aurreikusten dutela abuztuaren erdialdean irekitzea portua, "zarauztarren gozamenerako".