Mesill lantegia zena bota dute

Aritz Mutiozabal 2020ko uzt. 8a, 17:27

Makinak ibili dira egunotan Mesill zenaren lantegian, eta gaur jada erabat bota dute. Hain justu ere,  Zarauzko Udalak oraintsu jakitera eman duenez, abuzturako fabrikako eremu hori atonduko du ibilgailuentzako aparkaleku gisa erabiltzeko.