Modelo aretora lekualdatu dute Urbanetniko Trio

Amaia Urbieta Arruti 2020ko uzt. 9a, 14:30

Bihar hasiko da Adarretatik musika jaialdia. Izatez, Munoa plazan eskaini behar zuen Urbanetniko Trio taldeak jaialdiko lehen kontzertua, baina eguraldi txarra iragarri dutenez, Modelo aretoan izango da emanaldia, 20:00etan. Doakoa izango da, baina sarrerak aldez aurretik hartu beharko dira aretoko leihatilan, 18:00etatik aurrera. Laguneko, gehienez, lau sarrera har daitezke.

Urbanetniko jazzarekin lotutako musika estilo ezberdinen arteko nahasketaren emaitza da, norabide guztietan   hedatzen dena eta eragin berrietara irekita dagoena. Proiektu honen sustatzailea Blas Fernandez bateria jotzailea da, eta bere alboan, Raul Vera gitarrista eta Jose Luis Canal piano-jolea ditu hirukotea osatzen.