Pasaian, Donostian eta Zierbenan ariko dira ZAEko traineruak asteburuan

Gorka Peñagarikano Goikoetxea 2020ko uzt. 10a, 09:50

Bi traineru ditu aurten Zarauzko Arraun Elkarteak. Gizonezkoen lehen taldeak larunbatean Donostian eta igandean Zierbenan jokatuko du, eta bigarren taldeak, berriz, larunbatean Pasaiako badian.

Hamar urteren ondoren, aurreko asteburuan estreinatu zen Zarautz Babyauto Eusko Label Ligan. Bi estropada jokatu ziren Coruñan, eta bietan hamaikagarren postuan amaitu zuen, segundo oso gutxira. Sailkapen nagusian azken postuan da, azken-aurreko Kaikutik puntu bakarrera.

Asteburu honetan elkarteko beste traineru batek ligako lehen estropada jokatuko du, Alex Orenak zuzentzen duen gizonezkoen bigarren taldeak. Talde sortu berria da, "formakuntzakoa" Orenaren hitzetan, eta KAE2 Ligan lehiatuko dute aurtengo udan. Larunbatean jokatuko dute asteburuko lehen eta azken estropada; igandean ez dute lehiarik izango.

Hauek dira herriko traineruek asteburuan jokatuko dituzten estropadak:

Larunbata

  • KAE2: Pasaian, 17:00etatik aurrera.
  • Euskotren eta Eusko Label Liga: Donostian, 17:40etik aurrera.

Igandea

  • Euskotren eta Eusko Label Liga: Zierbenan, 12:00etik aurrera.