Aurrera doaz Astiko zubibidearen birgaitze obrak

Zarauzko Hitza 2020ko uzt. 11a, 09:00

2019ko apirilean iragarri zuen obrak lehiaketa publikora ateratzeko asmoa Bidegik, eta urte amaieran ekin zioten Astiko zubibidea konpontzeari.

Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi duenez, zubibidearen egitura birgaitzeaz gain, lau dilatazio-junturetatik bi kendu eta gainerakoak berritu egingo dituzte. Obrak 4,4 milioi euroko aurrekontua dauka eta azaroan amaitzea aurreikusten dute. Horrez gain, aldundiak obrako hainbat argazki igo ditu Twitter kontu ofizialera.