Hauteskundeen zenbaketa zuzenean jarraitzeko aukera izango da zarauzkohitza.eus webgunean

Amaia Urbieta Arruti 2020ko uzt. 12a, 20:31

Zarauzkohitza.eus-ek Zarauzko boto zenbaketaren datuak zuzenean emango ditu webgunean.

20:00ean itxi dituzte hauteslekuak, eta hasi dute zenbaketa hauteskunde mahaietako kideek. Lehenik eta behin, posta bidez jasotako bozak kontatzen hasi dira, eta ondoren hauteslekuetan jasotako botoak zenbatzeari ekingo diote.

Hala, zarauzkohitza.eusek Zarauzko boto kontaketaren datuak zuzenean emango ditu webgunean, zenbaketak aurrera egin ahala. Beraz, herritarrek datu eguneratuak eskuragarri izango dituzte minutu gutxi barru.

Bestalde, aurreko hauteskundeetan izandako emaitzak gogoratzeko aukera dago dagoeneko hauteskundeen atal berezian.