EAJk irabazi ditu Zarautzen hauteskundeak

Amaia Urbieta Arruti 2020ko uzt. 12a, 21:31

4.873 botorekin, EAJ izan da gaurko alderdi bozkatuena Zarautzen. Botoen %44,3 eskuratu ditu alderdi jeltzaleak, duela lau urte baino 15 boto gutxiago. Parte hartzea %60,75ekoa izan da.

Zenbatu dituzte dagoeneko Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeetan zarauztarrek emandako botoak. EAJren aldeko botoa eman du gehiengoak; bozkatu duten herritarren %44,7k, hain zuzen. 4.873 boto eskuratu dituzte jeltzaleek, duela lau urte baino 15 boto gutxiago. Bigarren indarra, berriz, EH Bildu izan da, 3.790 botorekin (bozkatu dutenen %34.79). Koalizioak duela lau urteko Eusko Legebiltzarrerako bozetan baino 270 boto gehiago jaso ditu Zarautzen. Hirugarren boto gehien PSE-EEk eskuratu ditu: 935 (bozkatu dutenen 8.58%), duela lau urte baino 64 boto gehiago.

Duela lau urte Equo Berdeak alderdiarekin batera aurkeztu zen Elkarrekin Podemos, eta bien artean 1.479 boto eskuratu zituzten Zarautzen. Oraingoan, Elkarrekin Podemosek 595 boto eskuratu ditu (bozkatu dutenen %5.46), eta Equo Berdeakek 166 (bozkatu dutenen %3.21). Beraz, bien artean duela lau urte baino 718 boto gutxiago lortu dituzte herrian. PP-C'S koalizioaren alde 350 hauteslek egin dute eta, VOX alderdiaren alde, berriz 110ek. 50 boto baliogabe zenbatu dituzte guztira, eta 92 boto zuri.

Parte hartzea %60,75ekoa izan da, aurreko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan baino bost puntu gutxiagokoa.