Biotopoan eta dunan sartzea debekatuta dagoela gogorarazi du udalak

Amaia Urbieta Arruti 2020ko uzt. 13a, 12:49

Babestutako guneak dira Iñurritzako biotopoa eta inguruan dauden dunak, eta udalak gogorarazi du "balio ekologiko handia" dutela inguruek, baita "kalteberatasuna" ere. "Kantauri itsasoan kontserbatu den gutxietako bat da Zarauzko duna, eta desagertzeko arriskuan dauden espezieak bizi dira bertan", azaldu du Gloria Vazquez Ingurumen zinegotziak.

Herritarrak eta bisitariak animatu dituzte Eraztun Berde-Urdinaren espazioez gozatzera, baina bertan sartu gabe, bidetik irten gabe. "Lagundu iezaguzue gure altxor naturalak zaintzen" burutu du Vazquezek.