'Etorri, hartu ostatu eta gozatu Zarautzen' kanpaina jarri du abian udalak

Gorka Peñagarikano Goikoetxea 2020ko uzt. 18a, 10:00

Herriko ostalaritza establezimenduei "bultzada bat" emate aldera, sustapen kanpaina berria jarri du martxan Zarauzko Udalak.

COVID-19 gaitzak baldintzatutako uda honetan, Zarauzko Udalak argi adierazi du ostalaritza sektorea aupatu behar dela. Hori dela eta, Etorri, hartu ostatu eta gozatu Zarautzen sustapen kanpaina jarri dute martxan.

Ixidor Larrañaga Turismo eta Jaien zinegotziak "jarduera ekonomikoa dinamizatzeaz" hitz egin du: "COVID-19aren pandemiak alojamenduei kalte handia egin die. Gure helburua, sortutako krisiaren aurrean jarduera ekonomikoa dinamizatzea da. Zarautzen, alojamendu eskaintza handia eta kalitatezkoa dagoela erakutsi nahi dugu".

Euskal Herriko eta atzerriko turismoa sustatzeko helburua du kanpainak. Udan hasiko da, eta udazkenean jarraipena izango duela aurreratu dute.

Hona hemen zabaldu duten bideoa: