Zingira basora ibilaldia egingo dute ostiralean

Mireia Galarza 2020ko uzt. 22a, 09:00

18:00etan hasi eta 20:30ean amaituko da ibilaldia, eta doakoa izango da. Hala ere, Turismo Bulegoan izena eman beharko dute aurrez txangoan interesa dutenek. 

Zarauzko Zingira basoa ezagutzeko asmoz, ibilaldi gidatua antolatu dute uztailaren 24an. Aiten Etxe jatetxeko aparkalekuan elkartuta, 18:00etan hasiko da irteera, eta jarraian egingo dute parte hartzaileek ibilaldia 20:30ak arte.

Doan izango da ekintza, baina bertan parte hartu nahi duenak izena eman beharko du aurretik Turismo Bulegoan. Euskaraz eta gaztelaniaz izango dira bisitak, eta Debanatura elkarteko kideak arduratuko dira bisita gidatuaz. Antolatzaileek nabarmendu dute eguraldi txarrarekin ere irteerak egingo direla, eta, beraz, arropa eta oinetako erosoak eramatea gomendatu dute.