'Black Twins' erakusketa jarri dute Sanz Enean

Aritz Mutiozabal 2020ko uzt. 22a, 15:02

Diego Vasallo eta Jesus María Corman bikotearen behin-behineko topaketa artistiko batetik hasi zen sortzen Black Twins. Erakusketa joan den ostiralean inauguratu zuten Sanz Enea kultur etxean, eta irailaren 20ra arte izango da ikusgai, egunero, 18:00etatik 20:00etara.

Proiektuaren asmoa da elkarrizketa plastiko ireki bat abiatzea, mugimendu erromantiko historikoaren baitan paisaia osatu zuten oinarrizko gakoetako bat ardatz hartuta, ikuspuntu garaikide batetik.