ZarautzKE ere desados Antiguokok eta Athleticek lortutako akordioarekin

Julene Frantzesena 2020ko uzt. 22a, 17:13

Duela hiru aste iraungi zen Realaren eta Antiguokoren arteko hitzarmena, eta aurrerantzean, 2030era arte, Athleticekin ariko da lankidetzan Donostiako taldea. Gipuzkoako klubek ez dute begi onez ikusi akordioa, eta sare sozialetan hainbat argitalpen egin dute; tartean, ZarautzKEk ere bai.

Hautsak harrotu ditu Antiguokok eta Athleticek hitzartu berri duten akordioak. Izan ere, Donostiako taldeak Realarekin zuen lotura hautsi eta Bilboko taldearekin lortu du kirol akordioa –1995 eta 2001 artean ere izan zuten hitzarmena bi taldeek–. Hain zuzen ere, duela hiru aste iraungi zen Realaren eta Antiguokoren arteko hitzarmena, eta aurrerantzean, 2030era arte, Athleticekin ariko da lankidetzan Donostiako kluba.

Gipuzkoako futbol taldeek ez dute begi onez ikusi akordioa, eta sare sozialetan Realarekin eta Gipuzkoako Futbol Federazioarekin daudela agertzeko hainbat argitalpen egin dituzte. Akordioarekiko desadostasuna agertu duen kluben artean da Zarautz Kirol Elkarteko futbol taldea ere.

Hona hemen, Zarautz KEk Twitterren jarritako txioa: