Jira-Bira txirrindularitza taldekoak larunbatean itzuliko dira lehiara, Bilatortan

Gorka Peñagarikano Goikoetxea 2020ko uzt. 23a, 10:05
Denboraldi honetako taldearen aurkezpeneko irudi bat

Konfinamenduaren osteko lehen lasterketa izango da.

Bilatortan (Nafarroa) ariko dira larunbatean Jira-Bira Grupo Eulen taldeko txirrindulariak. Konfinamendu osteko lehen lasterketa izango dute, baina irailetik aurrera maiztasun handiagoz lehiatuko dira.

Euskaldun Saria egongo da jokoan larunbat honetan, eta 132 kilometroko ibilbidea osatu beharko dute, Lezaungo portua izanik igoko duten portu bakarra.

Hurrengo lasterketak:

-Abuztuaren 9an: Valladolid (Espainia)

-Irailaren 6an: Altsasu

-Irailaren 7tik 10era: Salamancako Itzulia (Espainia)

-Irailaren 8an: Urduliz

-Irailaren 12an: Baranbio

-Irailaren 13an: Segura

-Irailaren 19an: Oñati

-Irailaren 26an: Lazkao

-Irailaren 27an: Legazpi