Bihartik aurrera erosi ahal izango da Azken Portuko jaietako kamiseta

Gorka Peñagarikano Goikoetxea 2020ko uzt. 24a, 14:56

Festak iritsi bitartean, asteburutan, 11:00etatik 14:00etara eta 18:30etik 21:00etarako ordu tarteetan egongo dira salgai.

Babes neurriak hartu, segurtasun eta osasun kolektiboa zaindu, eta Azken Portuko Komisiyuak auzoko jaiak ospatuko ditu aurten, ohiko moduan izango ez den arren. Ekintza txikiak egiteko asmoa dute, udalarekin adostuta, ospakizun handirik eta masiborik egin gabe.

Kamisetak saltzeko postua jarriko dute auzoan bihartik aurrera. Festak hasi bitartean larunbat eta igandetan egongo dira bertan, 11:00etatik 14:00etara eta 18:30etatik 21:00etara. Haurrek hamar euroan eskuratu ahal izango dute kamiseta, eta helduek, berriz, 12 euroan. Kamiseta probatu eta itzultzeko aukera izango da, desinfektatu egingo baitituzte hartutakoa aldatu nahi izanez gero. Adierazi dute aurreko urteetako kamiseta eredu bera dela eta, beraz, eskertuko dutela neurriak begiratuta joan eta ahalik eta kontaktu gutxien edukitzeko kamisetekin.