Tranpolin berria iritsi da moilara

Aritz Mutiozabal 2020ko uzt. 24a, 18:00
Garabiarekin tranpolin berria moilara sartzen. (Zarauzko Udala)

Moilako horma konponduta dago jada, baina udalak kaltetutako beste gune batzuk birgaitzeko aprobetxatzen ari da, eta horietako bat tranpolina da. Hain justu ere, atzo jarri zuten aurrez fabrikatutako tranpolin berria, N-634 errepideko bi erreiak hartzen zituen garabi handi bat erabiliz. Ondorioz, errepidea itxi behar izan zuten zenbait orduz. Harri, Eraikuntzak eta Mamposteria enpresak moilako lan  guztiak abuztuaren erdialderako amaitzea aurreikusi du.