Laugarren postua gaur Zarautz Babyautorentzat

Onintza Lete Arrieta 2020ko uzt. 26a, 14:02

Sailkapena hankaz gora jarri da gaur Lekeitioko arraun jardunaldian. Bigarren txandan aritu den Hondarribiak aurrea hartu die beste guztiei, eta bigarren egin duen Urdaibai lider jarri da sailkapen nagusian, Santurtziren kaltetan. Hemen emaitzak eta sailkapen nagusia.

Sailkapena hankaz gora jarri dute Lekeition gaur jokatu diren estropadek. Aurreneko txandan aritu da Zarautz, eta garaipena lortu du. Bigarren txandan, Hondarribiak erakustaldia eman, eta txanda irabazteaz gain, ohorezko txandakoen aurretik jartzea lortu du. Dirudienez, eguraldi aldetik baldintza okerragoak eduki dituzte azken txandakoek. Kontuak kontu, sailkapena hankaz gora gelditu da.

Laugarren tokia eskuratu du Zarautzek, eta bandera Hondarribira joateaz gain, sailkapenean Urdaibai jarri da lider, Santurtziri aurrea hartuta. Orio, berriz, bigarren postutik laugarrenera jaitsi da, gaur zortzigarren sailkatuta.

Lekeitioko Bandera

  • 1. Hondarribia: 20:06;14
  • 2. Urdaibai: 20:10;48
  • 3. Donostiarra: 20:15;92
  • 4. Zarautz Babyauto: 20:20;92
  • 5. Ondarroa: 20:21;14
  • 6. Zierbena: 20:22;64
  • 7. Cabo: 20:25;28
  • 8. Orio: 20:29,52
  • 9. Ares: 20:30,00
  • 10. Kaiku: 20:31,04
  • 11. Santurtzi: 20:32,20
  • 12. Lekittarra: 21:00,08

Sailkapen orokorra

  • 1. Urdaibai: 77 puntu
  • 2. Santurtzi: 76 puntu
  • 3. Donostiarra: 74 puntu
  • 4. Orio: 73 puntu
  • 5. Hondarribia: 66 puntu
  • 6. Zierbena: 59 puntu
  • 7. Cabo: 49 puntu
  • 8. Lekittarra: 37 puntu
  • 9. Ares: 32 puntu
  • 10. Ondarroa: 32 puntu
  • 11. Zarautz Babyauto: 28 puntu
  • 12. Kaiku: 21 puntu