Autobus batek eta kamioi batek elkar jo dute moila inguruan

08:30ak pasata gertatu da istripua, Ertzaintzak HITZAri jakitera eman dionez. Autobus batek eta kamioi batek aurrez aurre jo dute N-634 errepidean, Zarauzko moila inguruan, lehengo tunelaren parean. Ezbeharrak bi zauritu arin utzi ditu, biak autobuseko erabiltzaileak; hala ere, ez dituzte ospitalera eraman.

Bi ibilgailuak galtzadatik kanpo daude une honetan; 10:30ak inguruan kendu dituzte garabi baten laguntzarekin. Bien bitartean, errei bakarra egon da zabalik trafikoarentzat. Orain, normaltasunez funtzionatzen ari da berriro.