Beste lau kasu positibo detektatu dituzte Zarautzen

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak emandako datuen arabera, beste 129 kasu positibo atzeman dituzte Araba, Bizkai eta Gipuzkoan azken orduetan. Horietatik lau Zarautzen detektatu dituzte.

Zarautzen gora egin du COVID-19 gaitzan positibo eman duten herritarren kopuruak. Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak gaur eguerdian plazaratutako datuen arabera, beste lau kasu positibo atzeman dituzten azken 24 orduetan kostaldeko herri honetan. Urola Kostako herriei dagokionez, Zarautzen bakarrik eman dira kasu positiboak. Beste herrietan kopuruek bere horretan jarraitzen dute. 

Araba, Bizkai eta Gipuzkoari dagokionez, beste 129 kasu detektatu dituzte azken 24 orduetan. Bizkaia da kasu positibo gehien eman duen herria, 85 kasurekin; Gipuzkoan 35 kasu izan dira, eta Araban bederatzi besterik ez.