Abuztuan ere irekita jarraituko du udal kiroldegiak

Segurtasun dinamika berarekin jarraituko du Aritzbatalde kiroldegiak, aforoa erdira murriztuta.

Uztailaren balorazio "oso positiboa" egin du Zarauzko Udalak, erreserba sistemak "pilaketarik gabeko zirkulazioa bermatzen" duelako, eta txanda bakoitzeko "higiene eta desinfekzio neurri guztiak bete" direlako. Datuak positibotzat jo dituzte: guztira, uztailaren 27a bitartean, 6.064 erreserba ordu kontabilizatu dituzte; horietatik 3.024 fitness aretoan eta 3.040 igerilekuetan.

Aforoak abuztuan ere bere horretan jarraituko duela adierazi dute, erdira murriztuta. Bazkide kuotak ere uztailean bezala jarraituko duela baieztatu dute, hau ere erdira murriztuta. Erreserba sistemak jarraituko du funtzionatzen, eta abuztuko ordutegia uztailekoaren parekoa izango da.