Zabalik dago Gazteria Departamentuko diru-laguntzak eskatzeko epea

Gorka Peñagarikano Goikoetxea 2020ko uzt. 28a, 19:47

20.000 euroko aurrekontua jarri du Zarauzko Udalak, eta herriko eta jarduera herrian garatzen duten irabazi-asmorik gabeko gazte edo gizarte arloko elkarteek egin ahalko dute eskaera. Elkarteak erregistratuta egon behar du nahitaez, ekimen puntualak egiten dituztenak salbu. Eskaera egiten duen pertsonak 30 urte baino gutxiago izan beharko ditu, eta Zarautzen erroldatuta egon hiru urtez gutxienez. Informazio gehiago, Zarauzko Udalaren atari digitalean.