Nahia Coello lekeitiar gaztearen margolanak daude ikusgai Lukas ardotegian. Hain justu ere, naturan oinarritutako akuarelak dira artistaren proposamen piktorikoa; batik bat, zehaztapen xumez landuriko loreak, oinarri zuri baten gainean. Diseinu grafikoko ikaslea da Coello, eta bere erakusketa abuztua bukaera bitartean bisitatu ahal izango da.