Irekita dago kirol klub eta elkarteentzat diru-laguntzak eskatzeko epea

Herrian errotuta eta jarduera nagusia bertan garatzen duten kirol klub eta elkarteek eska dezakete laguntza. Puntuazio sistema baten bitartez banatuko dira diru-laguntzak, eta gehien jota, jardueraren aurrekontu osoaren erdia emango zaie adjudikazioa lortzen duten klub eta elkarteei. Informazio gehiago eskura daiteke Zarauzko Udalaren atari digitalean.