Azken orduko aldaketa izango da bihar goizean Tolosako (Gipuzkoa) zezen plazan jokatuko den I. Binakako Euskal Pentatloian. Aurkezpenean iragarri bezala, Urola Kostako sei kirolarik parte hartuko dute lehian, hiru bikotetan banatuta, baina horietako batean aldaketa iragarri dute. Luis Txapartegi eta Jagoba Otaegi aizarnarrek osatu behar zuten aipatu hiru bikoteetako bat, baina Txapartegik min hartu du, eta arazo fisikoak ezin gaindituta, bertan behera utzi behar izan du parte hartzea. Haren ordez, Jokin Eizmendi harri-jasotzaile zarauztarra ariko da Otaegirekin bikotea osatuta.
Kepa Peñagarikano azpeitiarrak eta Joxean Olaskoaga Aizperro oriotarrak, eta Xabier Orbegozo Arria V.a errezildarrak eta Andoni Iruretagoiena Izeta VI.a aiarrak osatutako bikoteak zaingo dira eskualdeko beste ordezkariak Tolosan.