Begotxu Olaizolak aitortza jaso du galestarren eskutik

Aritz Mutiozabal 2020ko uzt. 30a, 12:51

Galestarrek tunika urdineko druida izendatu dute Begotxu Olaizola, azken 30 urteetan Gales eta Euskal Herriaren arteko harremana sustatzeagatik. Bere jarduna nabarmendu dute, galestarren ordezkaritzentzat bertan antolatutako ekitaldiengatik eta itzultzaile lana egiteagatik. Era berean, azpimarratu nahi izan dute hizkuntza gutxituen eskubideen aldeko bere aktibismoa.