Hiru kasu positibo gehiago atzeman dituzte PCR probetan

Aritz Mutiozabal 2020ko uzt. 30a, 14:11

Eskualdeari dagokionez, beste kasu bat egon da, eta hori Zumaian baieztatu dute.

Zortzigarren egunez jarraian kasu positiboak agertu dira Zarautzen koronabirusaren PCR probetan: azken 24 orduetan hiru gehiago atzeman dituzte, eta kopuru orokorra handitzen doa. Eskualdeari dagokionez, kostaldean egon da beste kasu bat: Zumaian izan da, aste osoan inolako agerpenik egon ostean.

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan denera 4.297 PCR proba egin dituzte azken orduetan, eta horietatik 204 lagunek eman dute positibo. Bizkaian 145 kasu atzeman dira, Gipuzkoan 33, eta Araban, berriz, 23.