Biotopora bisita gidatua antolatu dute bihar arratsalderako

Aritz Mutiozabal 2020ko uzt. 30a, 15:14

Iñurritzako biotopoaren altxor naturalak ezagutzeko bisita gidatua egingo dute bihar. Bi ordu iraungo du ibilaldiak, 18:00etatik 20:00etara, Borghettotik abiatuta, eta euskaraz zein gaztelaniaz izango da. Doakoa izango da, baina aurrez izena eman behar da Turismo Bulegoan. Informazio gehiagorako edo erreserba egiteko, 943-83 09 90 zenbakira dei daiteke.