Beste lau kasu positibo atzeman dituzte Zarautzen azken orduetan

Maria Maya Manterola 2020ko uzt. 31a, 14:18

Gutxinaka bada ere, gora doa Zarautzen baieztatutako koronabirus kasu kopurua. Azken orduetan lau kasu gehiago detektatu dituzte. Urola Kostari dagokionez, hiru kasu izan dira Getarian, eta bakarra Zumaian.

Gutxinaka bada ere, gora doa COVID-19az kutsatutako herritarren kopurua. Zarautzen lau kasu gehiago detektatu dituzte azken orduetan egindako PCR probetan, eta egunez egun handitzen doa gaixo kopurua, bederatzi egunez jarraian agertu baitira kasuak. Eskualdeari dagokionez, beste lau kasu detektatu dituzte: hiru Getarian, eta bakarra Zumaian. 

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 4.930 PCR proba egin dituzte azken orduetan, eta horietatik 244 kasu atzeman dituzte. Bizkaian nabarmen egin du gora kasu berrien kopuruak; 162 positibo baieztatu dituzte. Gipuzkoan 49 kasu izan dira, eta Araban, 29.