'Hezurren azpian' diskoa aurkeztuko du zuzenean bihar Maite Larburuk

Aritz Mutiozabal 2020ko abu. 1a, 17:00

Maite Larburu musikari eta abeslari hernaniarrak kontzertua eskaini du bihar arratsaldean, parrokian. Zarauzko XXXII. Udako Musikaldiko lehen emanaldia izango da, eta gonbidatuak Hezurren azpian diskoa aurkeztu du zuzenean, 20:00etatik aurrera. Sarrera dohainik izango da, baina edukiera mugatua denez, gonbidapenak bi ordu lehenago hasiko dira banatzen Modelo aretoko txarteldegian.