Era berean, ondorengoa nabarmendu dute twitter atarian, bideoa partekatzearekin batera: "Duela hilabete ez genuen ezer argi Adarretatik ospatzeko gai izango ote ginen. Azkenean lortu dugu eta pozgarria izan da. Baina zalantzarik gabe, gauzarik handiena zuzeneko musika berpiztea eta publikoaren txalo beroak sentitzea izan da. Eskerrik asko denoi!".