Etxerat euskal preso eta iheslarien elkarteak urtero antolatu ohi duen hondartzetako ekitaldia egin dute gaur eguerdian euskal kostaldeko hamaika herritan. Zarautzen ere ez dute hutsik egin ekimenarekin, eta dozenaka herritarrek hartu dute parte, Salbuespen politikari stop! lelopean, Musika Plazatik abiatu eta malekoian zehar egin den martxan.