'Berrerabizi' haur antzerkia ikusteko aukera izango da ostegunean

Aritz Mutiozabal 2020ko abu. 4a, 09:46

Zirika Zirkus konpainiak haurrei zuzendutako Berrerabizi ikuskizuna eskainiko du ostegun honetan Villa Manuelako frontoian. Emanaldia 18:00etan izango da, dohainik, baina edukiera mugatua denez, gonbidapenak aurrez hartu beharko dira egun berean: Modelo Aretoko txarteldegian, 16:00etatik 17:45ak bitartean.

Berrerabizi Taldearen istorioa du kontagai antzerkiak. Laguntalde hau murrizten, berrerabiltzen eta birziklatzen hoberena da, baina egun batean Konfuso Barrusorekin topo egingo dute, eta honek ez du halakorik egiten.