Zingira basoa ezagutzeko bisita gidatua egingo dute bihar

Aritz Mutiozabal 2020ko abu. 6a, 12:01

Turismo Bulegoan izena eman behar da aurrez txangoan parte hartzeko interesa dutenek. 18:00etan hasi eta 20:30ean amaituko da ibilaldia, eta doakoa izango da.

Ostiral honetan Zingira basoa ezagutzeko ibilaldi gidatua izango da. Ohiko moduan, Aiten Etxe jatetxeko aparkalekuan elkartuko dira, eta 18:00etan egingo dute irteera; parte hartzaileek Zarauzko altxor naturalaz gozatzeko eta gehiago ezagutzeko aukera izango dute. Ibilaldia 20:30ak aldera arte iraungo du.

Euskaraz eta gaztelaniaz izango dira bisitak, eta Debanatura elkarteko kideak arduratuko dira gidari lanak egiteaz. Antolatzaileek nabarmendu dute eguraldi txarrarekin ere irteerak egingo direla, eta, beraz, arropa eta oinetako erosoak eramatea gomendatu dute.

Doakoa izango da ekintza, baina bertan parte hartu nahi duenak izena eman beharko du aurretik Turismo Bulegoan. Informazio gehiagorako edo erreserba egiteko, 943-83 09 90 zenbakira dei daiteke.