Banksy artistari eskainiko dio Zarauzko Argazki eta Zinema Museoak ostiral honetako Gela programako saioa. Misterio handia dago Banksyren (Yate, Gloucestershire, Ingalaterra, 1974) atzean, ez baitago haren biografiari buruzko xehetasunik. Londresko Queen Mary Unibertsitateak 2016ko martxoan argitaratutako ikerketa baten arabera, Robin Gunningham Bristolgo bizilaguna izan daiteke.
2010eko Exit Through the Gift Shop film dokumentala zuzendu zuen Banksyk. Lan hark eztabaida sortu zuen; batik bat, grabatutako gertakarien benetakosunaren eta genero hertsiaren inguruan. Kritikari batzuek dokumental faltsu gisa sailkatu behar zela argudiatu zuten.