'Catene d'Amor' kontzertua eskainiko dute Udako Musikaldian

Aritz Mutiozabal 2020ko abu. 7a, 09:00
Carlos Mena kontratenorra eta Capilla Santa Mariako zuzendaria.

Capilla Santa Maria ariko da zuzenean igande honetan, 20:00etan hasita, parrokian. Sarrera doan da, eta bi ordu lehenagotik jarriko dituzte eskuragattik Modeloko lehiatilan.

Zarauzko XXXII. Udako Musikaldiko bigarren emanaldia izango da igande honetan, abuztuaren 9an, Capilla Santa Maria taldearen eskutik. Jone Martinez sopranoak, Carlos Garcia-Bernalt klabeak eta Carlos Mena kontratenorra eta zuzendariak osatzen dute proiektu hau, eta Catene d'Amor izenburua daraman kontzertua eskaini dute, antzinako musika ardatz hartuta.

Emanaldia 20:00etan izango da Andra Mari Zeruratzea parrokian, eta bi zatitan banatuko dute saioa: lehenengoan, Scarlatti, Durante eta Steffaniren piezak interpretatuko dituzte, eta bigarren zatia, berriz, Bononciniren eta Haendelen obrekin osatuko dute.

Gonbidapenak Modeloko leihatilan jaso ahal izango dira kontzertuaren egunean bertan, 18:00etatik 19:45ak bitartean. Publikoaren segurtasuna bermatzeko, emanaldia irauten duen bitartean maskara jartzea derrigorrezkoa izango da.