Modu "desberdin bezain xumean" datoz SKAPAko jaiak

Aritz Mutiozabal 2020ko abu. 7a, 10:30

Abuztuaren 10etik 12ra ospatuko dituzte festak, osasun neurriak kontuan hartuta. Hainbat ekintzaz gozatzeko aukera izango dute bizilagunek; besteak beste, Auzoari begira erakusketarekin.

"Desberdin bezain xume...aurtengoa berezia izango da". Modu horretan aurkeztu du Santa Klara, Azken Portu eta Aritzbataldeko jai batzordeak aurtengo egitarau proposamena, nolabait ere, "auzoak festak senti ditzan". Abuztuaren 11tik 12ra antolatu dituzte ekintzak, betiere osasun neurriak kontuan hartuta. Bide batez, auzoko balkoiak apaintzera eta etxetik festa giroa zabaltzera animatu nahi dituzte bizilagunak.

EGITARAUA
Abuztuak 10, astelehena
Gazteen Eguna
16:00. Txupinazoa.
Jarraian. Animatu bakoietatik Habanera abestera.
18:00-20:00. Auzoari begira erakusketa Kristau Biltokian.
20:00. Elkarrekin Habanera eta UnBlenBle abestiuko dute balkoietatik.

Abuztuak 11, asteartea
Santa Klara Eguna
Goizean zehar. Marrazkiz apainduko dute auzoa. Egin marrazkia etxean eta ondoren itsatsi auzoko paretetan (marrazkiak sare sozialetan partekatuko dira).
11:00. Meza Frantziskotarren elizan.
11:00. Mural margoketa araba kalean.
12:00-14:00. Auzoari begira erakusketa Kristau Biltokian.
13:00. Tortilla eta postre lehiaketa. Plaza Gorrian jarriko diren mahaietan aurkeztu beharko dira. Tortilla onenarentzat, bi lagunentza afaria Zubi Ondon; postre onenarentzat, bi lagunentzako afaria Karlos Argiñanon.
17:00. Altxorraren bila auzoan. Parte hartzeko: 5-12 urteko haurrak, gehienez bosteko taldetan eta heldu baten ardurapean. Izena emateko: azkenpostua@gmail.com helbidera idatzi.
18:00-20:00. Auzoari begira erakusketa Kristau Biltokian.
20:00. Elkarrekin Habanera eta UnBlenBle abestiuko dute balkoietatik.

Abuztuak 12, asteazkena
Santa Klara Bigarrena
12:00-14:00. Auzoari begira erakusketa Kristau Biltokian.
18:00-20:00. Auzoari begira erakusketa Kristau Biltokian.
20:00. Elkarrekin Habanera eta UnBlenBle abestiuko dute balkoietatik.

Gramolaren ordutegia: 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 22:00etara.