Beste hiru kasu positibo zenbatu dituzte Zarautzen azken orduetan

Juan Luis Romatet 2020ko abu. 7a, 12:46

Gorantz doa COVID-19an positiboa eman duten lagunen kopurua. 428 kasu gehiago zenbatu dituzte Araba, Bizkai eta Gipuzkoan, eta horietatik lau Urola Kostako eskualdean eman dira: Zarauzko hiruez gain, beste bat Getarian. 

Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak datuak eman berri ditu. 428 kasu positibo gehiago eman dira Araba, Bizkai eta Gipuzkoan. Horietatik 311 Bizkaian eman dira, 74 Gipuzkoan eta 38 Araban. Beste bost PCR positibo eman direla ere azaldu dute datu hauek.

Urola Kosta eskualdeari dagokionez, lau kasu berri zenbatu dituzte azken 24 orduetan. Horietatik hiru Zarautzen eman dira, eta beste bat Getarian. Eskualdeko beste herrietan ez da atzeman kasu berririk azken ordu hauetan.