Valladolideko Kopa Sarian hartuko du parte Grupo Eulenek

Aritz Mutiozabal 2020ko abu. 8a, 10:00

Grupo Eulen Zarauzko txirrindulari taldeak IX. Valladolideko Kopa Sarian parte hartzeko gonbidapena jaso du, eta bihar goizean irteeran izango da lasterketa jokatzeko gogoz. Guztira, 160 kilometroko ibilbidea osatu beharko dute taldeko zazpi txirrindulariek, eta alboko haizea aurreikusten da, proba zailtzeko arriskua eragin dezakeena. Aipatu lasterketa Espainiako Koparako baliagarria izango da, gainera.