Hondarribian eta Ondarroan lehiatuko da asteburuan Enbata

Aritz Mutiozabal 2020ko abu. 7a, 17:05

Hondarribiko Bandera izango dute jokoan bihar arratsaldean Eusko Label Ligan, eta Zarautz Babyauto lehen txandan lehiatuko da, Kaiku, Ondarroa eta Aresekin batera. Ligako azken jardunaldian egindako lan onaren ildo beretik jarraitu nahi dute Gari Urangaren mutilek, eta play-off postuak atzean utzi. Igande eguerdian, berriz, Ondarroan izango dute estropada.