Bideoa: Zer iruditzen zaie zarauztarrei moilan jarri berri duten ikurrina?

Julen Imaz - Aritz Mutiozabal 2020ko abu. 8a, 16:16

Denboraleak eraitsitako Zarauzko moilako horma konpondu dute, eta horrekin batera, beste gune batzuk birgaitu dituzte. Portuko babes-hormaren puntan, esaterako, garai batean zegoen masta berreskuratu dute, eta atzo ikurrina jarri zuten bertan. Gaur herritarrei galdetu diegu ea zer iruditu zaien moilaren itxura berria.