Irudietan: Azken Portuko ezohiko festei jarraipena eman diete Santa Klara egunez

Mireia Galarza 2020ko abu. 11a, 14:12

Suziria jaurtita, atzo eman zieten hasiera Azken Portuko festei. Gaurko egunez, mural margoketa, eta tortilla eta postre lehiaketa egin dituzte auzoan.

Koronabirusaren eraginez, aurtengo festak desberdinak izan dira Azken Portun. Santa Klaran, Azken Portun eta Aritzbatalden ez dago aurreko urteetan egongo litzatekeen jai girorik, baina osasun egoerak eragindako oztopoak ez ziren arrazoi izan jai batzordeko kideek suziria ez jaurtitzeko.

Gaur, Santa Klara egunean, jarraipena eman diote festari, eta, besteak beste, mural bat margotu eta tortilla eta postre lehiaketa egin dituzte auzoan.

Hirugarren eguna falta

Antolatutako ekintzei bihar emango diote amaiera. Hona hemen biharko egitaraua:

12:00-14:00. Auzoari begira erakusketa Kristau Biltokian.
18:00-20:00. Auzoari begira erakusketa Kristau Biltokian.
20:00. Elkarrekin Habanera eta UnBlenBle abestuko dute balkoietatik.