Aurreko urteetako egitarauarekin alderatuta Azken Portuko aurtengo festetako ekintzak xumeagoak izan badira ere, auzoan atzo amaitu ziren festak. Aste hasieran jaurti zuten suziria festa batzordekoek, eta, hiru egunetan askotariko ekintzak egin dituzte.
Habanera eta Unblenble abestuta, atzo eman zioten amaiera festari, eta ospakizun egunak pasata, balorazio "positiboa" egin dute festa batzordeko kideek. Aitortu dutenez, eztabaida "luzea" izan zuten festak antolatzen hasi zirenean, eta hori horrela, "zerbait xumea" egitea izan zen taldearen hautua. Ekintzetan izandako parte hartze zabalarekin ere "gustura" daudela aitortu dute festa batzordeko kideek, eta horregatik "eskerrak" eman nahi dizkiete auzotarrei.