Iñurritza biotopoko altxorrak ezagutzeko beste aukera bat izango da bihar

Amaia Urbieta Arruti 2020ko abu. 13a, 12:25

Turismo Bulegoan izena eman behar dute aurrez txangoan parte hartzeko interesa dutenek. 18:00etan hasi eta 20:00etan amaituko da ibilaldia, eta doakoa izango da.

Bihar Iñurritza biotopoa ezagutzeko ibilaldi gidatua egingo dute. Ohiko moduan, itsas pasealekuko Borghetto gunean jarri dute abiatzeko hitzordua, 18:00etan; parte hartzaileek Zarauzko altxor naturalaz gozatzeko eta gehiago ezagutzeko aukera izango dute bi ordu iraungo duen ibilaldian.

Euskaraz eta gaztelaniaz izango dira bisitak, eta Debanatura elkarteko kideak arduratuko dira gidari lanak egiteaz. Antolatzaileek nabarmendu dute eguraldi txarrarekin ere irteerak egingo direla, eta, beraz, arropa eta oinetako erosoak eramatea gomendatu dute.

Doakoa izango da ekintza, baina bertan parte hartu nahi duenak izena eman beharko du aurretik Turismo Bulegoan. Informazio gehiagorako edo erreserba egiteko, 943-83 09 90 zenbakira dei daiteke.