Arrano taberna itxi egin dute langile batek PCR proban positibo eman duelako

Zarauzko Hitza 2020ko abu. 19a, 11:05

Sare sozialen bidez jakinarazi dute prebentzio neurri gisa taberna itxita izango dutela langile guztiei PCR proba egin eta emaitzak jakin bitartean.

Arrano tabernak sare sozialen bidez jakinarazi du taberna itxi dutela langile batek COVID-19a atzemateko proban positibo eman duelako. Horregatik, prebentzio neurri guztiak hartu nahi dituzte, eta taberna itxita izango dute langile guztiei PCR froga egin eta emaitzak jakin bitartean.

Horrez gain, taberna ere goitik behera desinfektatuko dute hurrengo egunetan. "Langileen zein bezeroen segurtasuna eta osasuna guztiaren gainetik" dagoela uste dute Arranoko kideek. Hala, osasun sailak emandako irizpideak jarraituko dituzte, eta taberna noiz ireki dezaketen dakitenean, horren berri emango dutela azaldu dute.