Zingira Basoa ezagutzeko aukera izango da ostiral arratsaldean

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2020ko abu. 20a, 17:18

Jarduera doakoa da, baina bertan parte hartu nahi dutenek izena eman behar dute aldez aurretik Turismo Bulegoan.

Zarauzko Zingira basoa ezagutzeko asmoz, ibilaldi gidatua antolatu dute ostiralerako. Aiten Etxe jatetxeko aparkalekuan elkartuko dira parte hartzaileak 18:00etarako, eta ibilaldia egingo dute ondoren, 20:30ak arte.

Jarduera doakoa da, baina bertan parte hartu nahi dutenek izena eman behar dute aldez aurretik Turismo Bulegoan. Izan ere, abuztuaren 19an Eusko Jaurlaritzak argitaratutako araudi berriaren arabera, gehienez hamar laguneko taldeetan egin daitezke horrelako ekintzak.

Euskaraz eta gaztelaniaz izango dira bisitak, eta Debanatura elkarteko kideek gidatuko dute. Antolatzaileek nabarmendu dute eguraldi txarrarekin ere irteerak egingo direla, eta, beraz, arropa eta oinetako erosoak eramatea gomendatu dute.